"Debeku eta ahanzturaren gainetik bizirik den festa: Arabako herri-inauteriak" txostena sortu eta aurkeztu dugu

15.02.2021

Proposamen argi batez jantzi dugu egitasmoa, nork bere herri, auzo, eskola edo dena delakoan, tokian tokira egokituta, ospakizuna berrasmatzea. Gaiak duen erakargarritasuna baliatuta, gazteek har dezakete ospakizuna antolatzearen ardura.

Egun magikoak izan dira betidanik aratusteak, ezagunak izatea nahi ez dugun egun horietakoak, aurpegia estali eta lurrarekin hain lotura estua duen ospakizun honetaz gozatzea proposatzen dugu, beti ere, errespetuz.
Urteebeko lanketaren fruitua izan da aste honetan argitaratu dugun lana, aukera ezberdinak jasotzen ditu. Gure asmoa, hezkuntza formalean zein ez-formalean lantzea da, horretarako, Arabako herri ezberdinetako esperientziak, pertsonaiak eta errituak jaso eta ariketa ezberdinak planteatu ditugu adintarte ezberdinetarako.

2020ko martxoan abiatu genuen informazio bilaketa kanpainan informazio asko jaso dugun arren, badakigu oraindik informazio gehiago dagoela, hori dela eta, ez dugu txosten "itxi" bat egin, eta hurrengo urtera bitartean ekarpenekin osatzen jarraituko dugu. sorginlarren@gmail.com hlebidera bidali daiteke informazio, argazki, bideo, marrazki, artikulu, kondaria... informazio guztia zaigu baliagarria!

Txosten honen argitarapenarekin emango diogu taldearen 5. urtemugako ospakizunei hasiera. Bide beretik, eskerrak ematea proiektu hau aurrera ateratzen lagundu duten guztiei, haiek gabe ezinezkoa lizatekeelako honelako lanak egitea.

Sorginlarren lagun kanpaina
2021a gogotsu bezain indartsu hasi dugu, eta erronak bikoitza jarri diogu gure buruari, komunitatea indartzea eta handitzea eta diru-iturri berriak eskuratzea. Erronka horri bide emateko jaio dira "sorginlarren lagunak", urtean behin, 5/10€ ko diru ekarpena egiteko prest dauden 50 lagun lortzean datza, hemen klik eginez aurki dezakezu informazio gehiago.


Erlazionatutako sarrerak: