Zer da Sorginlarren?

2016ko udaberrian loratu zen taldea da Sorginlarren. Laudioko udalak eta Basalarrina euskal topaguneak elkarlanean eskuratutako izaki mitologikoen figurak (buruhandi eta erraldoiak) mugitzeko ardura hartu zuen, era bolondresean.

Urte batzuk beranduago elkarte izaera hartu eta bidean zehar proiektu ezberdinak abian jarri izan dituen eragilea da. Euskal mitologiari eta euskarari plazan presentzia emateko helburuarekin, Erraldoketa (Euskal Herriko izaki mitologikoen topaketa), Laudioko herri aratusteak eta hauen inguruko lanketa eta beste hainbat ekimen solte antolatu ditu elkarteak, hasierako helburuei uneoro men eginez.

2020 urte korapilatsua tarteko, taldeak aspalditik kudeatzen zituen momotxorro seikoteaz gain, figura propioen sorreran lehen urratsak eman ditu, familiara "Sugaar" gehituta, txotxongilo formatuan.

Urte bereko udan, egoera zailari bide emateko asmoz eta Sorginlarrenen bueltan sortutako komunitatea elikatze bidean, eta diru-iturri berriak aztertu bitartean SORGINLARREN LAGUN profila sortu du, taldeari babesa adierazteko beste era bat proposatuz.

Sorginlarren laguna

Sorginlarren martxan dago eta garaiotara egokitzen dabil. Autogestiorako diru-iturri nagusiak bertan behera geratu dira eta finantziazio bide berriak beharko ditugu. Bide beretik, Sorginlarrenen inguruko kominitatea osatzeko une aproposa dela uste dugu, horregatik, jauzi bikoitza egiteko, zure laguntza ezinbestekoa da.

Erronka ondorengoa da: urtean 5/10€ jartzeko prest dauden 50 lagun lortzea.

Zelan egin Sorginlarren lagun?

  1. Bete inprimakia zure datuekin.
  2. Ordainketa egiteko bidea zehazteko zurekin jarriko gara harremanetan.
  3. Ekarpena urtean behin egingo da.
  4. Edozein momentutan bajan eman diateke. Horretarako, Sorginlarrenekin harremanetan jartzea besterik ez daukazue.

Zalantzarik edo ekarpenik izatekotan, jar zaitezte gurekin harremanetan eta gustora erantzungo dizuegu.

Eskerrik asko Sorginlarrenen bidelagun izatea erabaki duzuen guztioi; Sorginlarren lagunei, kalejiretara zatoztenoi, txosnagunetik pasatzen zaretenoi, ekimenetan parte hartzen duzuenoi eta azken finean sua pizturik mantentzen laguntzen duzuen guztioi.


Entitate laguna izan gaitezke?

Entitateei ere bidelagun izateko aukera eskaini nahi diegu, gainera, Laudioko eta inguruetako, Aiaraldeko, eragile ezberdinekin elkarlan bidak indartu nahi ditu Sorginlarrenek.

Hortaz, entitateak ere SORGINLARREN LAGUN egin daitezke, horretarako galdetegia osatu beharko dute adieraziz entutate bat direla (eskola, aisialdi talde, gazte asanblada, kultur edo kirol eklarte... edo dena delakoa).

Ekarpenak eta zalantzak

Zalantzarik edo ekarpenik izatekotan, jar zaitezte gurekin harremanetan eta gustora erantzungo dizuegu. 

Kontakturako bideak:
688 85 32 29 (telegramez / whatsappez)
sorginlarren@gmail.com 
www.sorginlarren.eus