OHARRA | Erraldoiketaren aurkezpena
Erraldoiketaren aurkezpena egiteko lehenbiziko agerraldia egin genuen uztailaren 16an Arakaldoko jaietan.
Erraldoiketaren aurkezpena egiteko lehenbiziko agerraldia egin genuen uztailaren 16an Arakaldoko jaietan.
Buruhandi bat zozketatuko dugu uztailaren 2an. Tartalo espumazko buruhandia izango da zozketagai eta lortutako irabaziak, Erraldoiketa finantzatzera bideratuko dira. Txartel bakoitza euro baten truke eskuratu ahal izango da.
Laudioko Sorginlarren elkarteko kideek eta beste hainbat norbanakok parte hartzen dute Euskal Herriko erraldoi, buruhandi eta izaki mitologikoen topaketaren antolakuntzan. Ekimenaren lehen edizioa, 2018ko abuztuaren 16an izan zen, Laudion. 2019. urtean data eta kokaleku berdina hartu zuen topaketak.
2022. urtean ekimenak aurrera urratsak ematen jarraitzeko asmoa du eta abuztuaren 26an, Laudion. Izaki mitologikoek Laudioko plaza eta kaleak astinduko dituzte, horrela, milaka irri eta kolorez jantziz. Galduko duzu? Gu dagoeneko lanean gara ekimenaren 3. edizioa aurrera atera ahal izateko, batu zaitez gure auzolanera, ederra izango da, ez dugu zalantzarik!
EKIMENAREN KUDEAKETA
Auzolanaren bidez autogestionaturiko ekimena da erraldoiekta. Bi osagai hauek eta ilusioa dira ekimenaren errezetako osagai nagusiak. gaur egun arte bizirik mantentzeko beharrezkoak izan diren osagaiak. Erraldoiketaren antolakuntzan, 30 bolondresetik gora parte hartzen dute soilik topaketaren egunean bertan.
ERRALDOIKETAREN
HELBURUAK
Komunikazioa
Prentsa
Txandak / Antolakuntza
erraldoiketa@gmail.com
Instagram, Twitter eta Telegramen · @erraldoiketa