Udaberri hasieran antolatutako poltsoak sortzeko leihaketan pistak ematen hasi ginen material berria egingo genuela eta dagoeneko soinean dugu.
Sorginlarrenen 5. urtemugaren aitzakiapean telazko poltsa batzuk ateratzeko asma dugu. Lehiaketa modura aurkeztu dugu ilustrazioa sortzea
Proposamen argi batez jantzi dugu egitasmoa, nork bere herri, auzo, eskola edo dena delakoan, tokian tokira egokituta, ospakizuna berrasmatzea. Gaiak duen erakargarritasuna baliatuta, gazteek har dezakete ospakizuna antolatzearen ardura.
ALBISTEA IZAN DA...
OHARRA | Erraldoiketaren aurkezpena
Erraldoiketaren aurkezpena egiteko lehenbiziko agerraldia egin genuen uztailaren 16an Arakaldoko jaietan.
ZOZKETA | Buruhandi baten zozketa egingo dugu uztailaren 2an, dagoeneko eskura daitezke txartelak
Buruhandi bat zozketatuko dugu uztailaren 2an. Tartalo espumazko buruhandia izango da zozketagai eta lortutako irabaziak, Erraldoiketa finantzatzera bideratuko dira. Txartel bakoitza euro baten truke eskuratu ahal izango da.
Buruhandi tailerrarekin eman diote hasiera Erraldoiketaren 3. edizioari. Dozena bat lagunek parte hartu zuten aurreko asteko larunbateko tailerrean. Antolakuntzatik positiboki baloratu dute egitasmoa.
Buruhandi tailerrarekin ekingo diogu 2022ko Erraldoiketa egitasmoaren antolaketari, maiatzaren 21ean
Gau betza edo Arimen gauaren bueltan solasaldia antolatu dute zenbait herritarrek ospakizuna eskualdeko herri eta auzoetan berpizteko
ARGAZKIAK | Irati ipuin kontalariak eta graffiti tailerrak Lamuza parkea kolorez bete dute
Sorginlarrenen urteurrenak aurrera darrai eta gaur goizean Irati ipuin kontalariaren saioa izan dugu Lamuza parkeko zuhaitzen itzal goxoan. Ondoren, sprayak hartu eta mural parte hartzailea egin dugu bertaratutako guztien laguntzarekin.
BALIABIDEAK
Sorginlarrenen baliabideak: Mari ezagutzen
Amalurraren pertsonifikazioa da Mari, berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak.
Euskal mitologiako pertsonaia ezagunenetarikoa da Tartalo, Ttarttalo bezala ere ezaguna da. Haitzuloan bizi den artzain erraldoi eta begibakarra da Tartalo.
2016ko udaberian aurkeztu zituen Laudioko udalak sei figuraz osaturiko buruhandi eta erraldoi mitologikoak. Aurkeztu ziren egun beran eman zen ezagutzera Sorginlarren, figurotaz arduratuko zen taldea.