Erraldoiketa

Euskal Herriko erraldoi, buruhandi eta izaki mitologikoen topaketa 

ERRALDOIKETAINFO

ZER DA ERRALDOIKETA?

Laudioko Sorginlarren elkarteko kideek eta beste hainbat norbanakok parte hartzen dute Euskal Herriko erraldoi, buruhandi eta izaki mitologikoen topaketaren antolakuntzan. Ekimenaren lehen edizioa, 2018ko abuztuaren 16an izan zen, Laudion. 2019. urtean data eta kokaleku berdina hartu zuen topaketak.

2022. urtean ekimenak aurrera urratsak ematen jarraitzeko asmoa du eta abuztuaren 26an, Laudion. Izaki mitologikoek Laudioko plaza eta kaleak astinduko dituzte, horrela, milaka irri eta kolorez jantziz. Galduko duzu? Gu dagoeneko lanean gara ekimenaren 3. edizioa aurrera atera ahal izateko, batu zaitez gure auzolanera, ederra izango da, ez dugu zalantzarik!

EKIMENAREN KUDEAKETA

AUZOLANA, ILUSIOA ETA AUTOGESTIOA

Auzolanaren bidez autogestionaturiko ekimena da erraldoiekta. Bi osagai hauek eta ilusioa dira ekimenaren errezetako osagai nagusiak. gaur egun arte bizirik mantentzeko beharrezkoak izan diren osagaiak. Erraldoiketaren antolakuntzan, 30 bolondresetik gora parte hartzen dute soilik topaketaren egunean bertan.

ERRALDOIKETAREN
HELBURUAK

  • Euskal mitologia plazaratzea
  • Euskara erraldoi eta buruhandien eremura hurbiltzea
  • Ekimen herrikoi eta parte hartzailea eraikitzea
  • Euskal Herriko erraldoi, buruhandi eta izaki mitologikoez osatutako taldeen arteko saretzea

SAREA

Komunikazioa
Prentsa
Txandak / Antolakuntza


erraldoiketa@gmail.com

Instagram, Twitter eta Telegramen · @erraldoiketa

BIDEOAK