2. urtemuga eguna antolatzeko bilera irekia

26.05.2018

Ekainaren lehenean 18:30etan bilera irekia egingo da Laudioko kultur etxean, Sorginlarrenen 2. urtemugako egunaren inguruan

Ekainak 1, ostirala izanik, burutuko da arratsaldeko 18:30etan Laudioko kultur etxean Sorginlarrenen 2. urtemugako egunaren ospakizunak adosteko bilera irekia.

Nahiz eta ekintzak adosteko bilera ospatuko den, mitologia talde laudioarrak baditu buruan zenbait ideia eta ekintza lotita dagoeneko egun horretarako, irailak 22 zehazki.

Egitarauaren inguruan, lotuta dauden zenbait gauza ostiraleko bileran plazaratuko dira, hala ere, azpimarratu beharra dago herriko jendearen eta elkarteen laguntza beharrezkoa izango dela urtemuga aurrera ateratzeko.