[ARGAZKI GALERIA] Espugles de llobregateko jaietan egon dira Laudioko kultura elkarte ezberdinak

21.07.2019

Iragan asteburuan Laudioko Galtzagorri Kultur Taldea, Untzueta Dantza Taldea, Lankeitako Lagunak eta Sorginlarren talde mitologikoa eskualdetik lurralde katalanetara egin dute jauzi, Espugles de llobregateko auzo bateko jaietara zehazki.

Ostiral arratsaldetik, igande eguerdira arte luzatu da talde kulturalen egonaldia Espugleseko jaietan. Bertan beste hainbat talderekin izan dira, tartean, azken urteetan Laudioko jaietara gonbidatuak izan diren Cargolinseko castellersak.

Ander Fernandezek ateratako irudiak