[ARGAZKI GALERIA] Laudioko herri aratusteetan, milaka irri eta kolore

22.02.2020

Atzo arratsaldean kalejira mitologikoarekin hasiera eman zioten hamaika lagunek Laudioko herri aratusteak egitasmoari. Laudioko kaleetan zehar momotxorroak kalejira ibili ziren, plazan jendetza bilduz amaiera eman zioten egitasmoaren lehenbiziko egunari.

Gaur goizean ordea, Laudioko plazan tokiko ekoizleen azoka, sukaldaritza tailerra eta haurren gunearekin eman diote hasiera aratsuteetako larunbatari.

Arratsaldean, 18:30etan Laudioko Udalak antolatu duen kalejira bihurtuko da jaiaren epizentro, izaki mitologikoen presentziarik ez da faltako.

Egitarauari amaiera emateko, Basalarrinan afaria egongo da. Eguna borobiltzeko karaokea izango da.