ARGAZKIAK | Irati ipuin kontalariak eta graffiti tailerrak Lamuza parkea kolorez bete dute

12.06.2021

Sorginlarrenen urteurrenak aurrera darrai eta gaur goizean Irati ipuin kontalariaren saioa izan dugu Lamuza parkeko zuhaitzen itzal goxoan. Ondoren, sprayak hartu eta mural parte hartzailea egin dugu bertaratutako guztien laguntzarekin.

Hurrengo ekitaldiak

Datorren ekainaren 20an, Sorginlarrenek sortutako material berriaren salmenta postua eta argazki erakusketa egongo da institutuko kirol zelaian 10:30etatik 15:30etara bitartean, Araba euskaraz ekimenaren baitan.

Uztailaren 18an, mendi martxa egingo da Luxamendira Laudioko Lamuza plazatik hasita eta parketik igarota.