ARGAZKIAK | Miriki ipuin kontalariaren saioarekin eman diogu hasiera 5. urtemugari

29.05.2021

Maiatzaren amaierarekin batera ekin diogu Sorginlarrenen 5. urtemgugaren baitan antolatutako jarduerei. Lehena, Laudioko Aldai plazan egindako Miriki ipuin kontalariaren saioa izan da.

Hurrengo jarduerak

Ekainaren 12an izango dute leku, Lamuza parkean hain zuzen burutuko den Irati kontalari ipuin kontalariaren saioa eta graffiti tailerrarekin.

Ekainaren 20an material salmenta burutuko da Laudion bertan eta uztailaren 18an borobilduko da urteurrenaren lehenengo atala Luxa mendira mendi martxa eginez Lamuza plazatik abiatuta.