[BIDEOA] Informazio bilaketa abiatu du Sorginlarrenek

24.04.2020

Informazio bilaketa abiatu dute Sorginlarren elkarteko kideek. Laudioko aratusteen eta Aiaraldeko izaki mitologikoen inguruko testigantzak, idazkiak, irudi, marrazki edo beste edozein konturen bila dabiltza. 

Hauek, sorginlarren@gmail.com epostara idaztera gonbidatu nahi dituzte, edozein informazio baliagarria izango delakoan.