Karpa jendez gainezka Akerbeltz eta Dantzetan jarrairekin

11.03.2018

Atzo ospatu zen Sorginlarren talde laudioarrak antolatutako Sorgin gaua

Soinu probak bukatutako uneko irudia. Argazkia: Ander Fernandez
Soinu probak bukatutako uneko irudia. Argazkia: Ander Fernandez

Jendez gainezka egon zen kontzertuen karpa. Azken uneko zenbait arazori aurre egin ostean gauak aurrera egin zuen inolako arazorik gabe.

Akerbeltz izan zen lehena oholtzara igotzen, giro dantzagarriekin jendea bertaratzen joan zen. 
Bigarren talde bezala, Dantzetan jarrai musika jartzaile aiaraldearren txanda izan zen, hauek musika estilo ezberdinak ekarri zituzten plazara jendeari dantzaraziz. Dantzetan jarraik eman zion amaiera gauari.