Laudioko herri aratuste parte hartzaileak erakitzen

23.01.2020

Sorginlarren taldeak Laudioko herri aratusteen hirugarren edizioa antolatzeari ekin berri dion honetan, ekintzak parte hartzaileak izan daitezen, herritarrei laguntza eskatzera jo du. Horretarako, antolatuko dituen ekintzen zirriborro bat luzatuko die parte harzteko interesa duen orori eta hauek zertan eta nola parte hartu erabakiko dute.

Taldeak horretarako bi bide aurkeztu ditu
Alde batetik sorginlarren@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo bestela hemen klik eginez eta galdetegia betez eman daiteke izena. Zalantzak argitzeko, aipatutako helbide elektronikora idatzi daiteke.