Martxoak 10 Sorgin gauak hartuko du Aldai plaza

23.02.2018

Akerbeltz, Aiala Mendieta, Lyrikan eta Dantzetan jarraik girotuko dute martxoaren 10eko gaua Aldai plazako karpan

Sorgin gaua izenpean, jai giroko gaua antolatu dute Sorginlarren buruhandi eta erraldoi mitologikoetaz arduratzen den taldea, martxoak 10.

Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, Akertbeltz taldeak emango dio gauari hasiera, jarraian, Lyrikan eta Aiala Mendietak show bana eskainiko dute Eric Tenek nahastutako musikari letra jarriz. Gauari amaiera Dantzetan jarriko lagunek emango diote kanta dantzagarriekin.

Musikaz gain beste zenbait sorpresa hartuko ditu gauak, sari ziurreko tonbola eta Sorginlarrenen materialaren salmentarako gunea besteak beste.