Neguko zozketa antolatu du Sorginlarrenek abenduaren 20rako

09.12.2020

Tokiko produktu ekologikoz osatutako saskia zozketatuko du Sorginlarrenek abenduaren 20an. Taldeak 2021erako sortutako bi egutegi izango dira zozketa gai neguko zozketan.

Txartelak euro baten truk eskuratu daitezke taldeko kide bati eskatuta edo sorginlarren@gmail.com helbidean eskatuta. Zenbaki sarituak, abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etan izango dira jakinaraziak.