OHARRA | Erraldoiketaren aurkezpena
Erraldoiketaren aurkezpena egiteko lehenbiziko agerraldia egin genuen uztailaren 16an Arakaldoko jaietan.
Uztailaren 16an Arakaldon elkartu ginen, erraldoiketa ekimenaren txikitasunetik, Arakaldoko jaietan ekimenaren aurkezpena egiteko lehenbiziko agerraldia egin eta bertaratutakoekin goiza konpartitzeko.
Urte batzuk pasa dira buruhandi, erraldoi, txotxongilo, hankapalo, joaldun, momotxorro eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako lagun asko ez ditugula eskualdeko kaleak koloreztatzen ikusten.
Aurten zita hori berreskuratzeko lanetan gabiltza. Ez da erraza izaten ari, talde batzuk etenaldi luzearen ondoren haien jarduna utzi dute, bestelako traba batzuk ere jaso ditugu ekimena antolatzeko, baina hemen gaude.
Aurten, ez da abuztuaren 16an izango, baina egun horretan sorpresentzako tartea izango dugu.
Erraldoiketaren hirugarren edizioa, abuztuaren 26an izango da, Laudion. Aldaketa ugarirekin egitarauan zehar. Datozen egunetan emango ditugu aditzera xehetasunak: zein talde etorriko diren, egitaraua bera...
Hemendik, gonbidapena luzatzea abuztuaren 26an, Erraldoiketara etortzeko, txikiak gara, baina erraldoia liatuko dugulako beste behin ere!