Sorginlarren eguna

02.04.2018

Umeentzako jolasak, herri afaria eta Ilargiak taldearen kontzertu akustikoa bilakatuko dira Sorginlarren eguneko protagonista nagusi

Sorginlarren eguna ospatuko dugu datorren apirilaren 20an, ostirala.

Arratsaldean zehar umeentzako jolasak izango dira nagusi herriko plazan. Basalarrinan aldiz momotxorroen eta Sorginlarren taldearen argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da.

Afari herrikoia izango dugu, honetarako txartelak 4 euroko prezioa izango dute eta Laudioko Bazter tabernan salgai dade jadanik txartelak.

Afalostean, Ilargiak talde amurrioarrak emanaldi akustikoa eskainiko du, era honetan egunari amaiera emanez.