sorginlarren.eus webgunea aurkeztu dute mitologia taldeko kideek

01.08.2020

Sorginlarren elkarteko kideek sorginlarren.eus atari berritua aurkeztu dute, uda honetan, plaza bezala erabiliko dutena

Albisteak, argazkiak, bideoak, txostenak, ilustrazioak eta irratsaioek jantziko dituzte webgunearen lehen hilabeteak.

Uda berezi bat aukeratu dute taldeko kideek internet bidezko euskarriarengatik apustua egiteko, izan ere, datozen asteetarako argitaralpen esanguratsuak egiteko asmoa dutela aurreratu dute.

Elebakarra izango da webgunea, era honetan, euskarazko edukiak zabalduko dira soilik, taldearen helburuei jarraiki. Online denda ere ireki dute webgunearen jaiotzarekin batera.

Komunikatzeko bide berriei heltzeko asmotan, telegram kanala ere ireki dute eta bertara harpidetzeko, app -aren bilatzailean @sorginlarren idaztearekin eta "harpidetu" botoia sakatzea aski izango da elkartearen informazio guztia sakelakoan jasotzeko.