Sorginlarrenen baliabideak: Mari ezagutzen

14.02.2021

Pertsonaiari buruz

Amalurraren pertsonifikazioa da Mari, berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak.

Nolakoa da Mari?

Burua eta besoak beirazko zuntzarekin ditu eginak eta gainetik margotuta dago. Besoak artikulatuak diren arren, erraldoi bezala erabiltzeko enborrari ditu lotuak.

Figura hau mugitzeko, motxila baten bitartez duen mekanismoarekin egiten da sorbalda, izter eta bularrean lotuz.

2016an txotxongilo bezala sortu bazen ere, 2018an erraldoi izateko moldaketak egin zitzaizkion.

Soineko baten bidez ezkutatzen da erraldoia daraman laguna. Barrutik kanpora ikusteko saretxo bat du.

Mariren argazki batzuk

Mariren maskara, koloreztatzeko