Sorginlarrenen baliabideak: momotxorroak ezagutzen

07.01.2021

Jatorria

Izakiok jatorri Altsasuarra dute. Altsasuko inauterietako astearte arratsaldean azaltzen dira, aurrean jartzen zaien oro zirikatuz. 1930ean ohitura galdu eta 1990ean berreskuratu zen, beste izaki batzuez lagunduta: sorgina eta akerra, hauekin batera akelarre bat irudikatuz.

Nolakoak dira momotxorroak?

Bi adar dituzte mozorroa jantzita duen pertsonaren buruan jartzen den saskiari loturik. Saskia ardi larruz estalirik dago, bai goi eta bizkar aldea. Aurrekaldea zaldi ile eta larruz estalirik dute.

Barruko pertsona odolez zikinduriko izara batekin janzten da, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarkak. Aurpegia zapi batez estalirik du.

Eskuan egurrezko sarda daramalarik, bidean topatzen duen oro zirikatzen du, marru egiten duen bitartean. Zarata sortzeko batzuetan zintzarriak daramatzate gerriari loturik. 

Gure momotxorroen argazki batzuk

Koloreztatzeko marrazkia