Sorginlarrenen baliabideak: Tartalo ezagutzen

19.01.2021

Pertsonaiari buruz

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunenetarikoa da Tartalo, Ttarttalo bezala ere ezaguna da. Haitzuloan bizi den artzain erraldoi eta begibakarra da Tartalo.

Pertsonai honen zenbait istorio famatu gaur egun arte heldu dira.

Nolakoa da Tartalo?

Burua eta besoak beirazko suntsarekin ditu eginak eta gainetik margoztuak. Besoak artikulatuak diren arren, enborrari ditu lotuak, dantza errazago egin ahal izateko eta desorekarik egon ez dadin.

Figura hu janzteko mekanismoa, motxila baten bitartez egiten da, izter eta bular aldean lotuz. Lagungarria izaten da eskuekin estruktura heltzea.

2016an hasi ziren erbiltzen Tartalo eta Mari (beste erraldoia), txotxongilo izateko sortu ziren arren, 2018an, egurrezko egitura atxikitu zitzaien, dantza egin eta kalejhiretan jantzirik daramaten kideak txandakatu ahal izateko.

Ardi-larruazal batzuen bidez ezkutatzen da erraldoia daraman laguna. Larruazalak zuloa du giza buruaren altueran, barrutik kanpora ikusteko.

Tartaloren argazki batzuk

Tartaloren maskara koloreztatzeko