Sorginlarrenen udako zozketa egingo dute abuztuaren 16an

31.07.2020

Zozketa antolatu du Sorginlarrenek datorren abuztuaren 16rako. Hiru sari nagusi zozketatuko dira: bi lagunentzako afaria Iluntze tabernan, Laudioko ekoizleen produktuekin osatutako saski ekologikoa eta Sorginlarrenen material sorta.

Dagoeneko salgai daude zozketako txartela eta Sorginlarreneko kideei eskatuta edo sorginlarren@gmail.com helbidean eskuratu daitezke euro baten truke.

Ekimenaren helburua, finantziazio ekonomikoa eskuratzea da datozen hilabeteetan taldeak abian jarriko dituen proiektu berriei aurre egin ahal izateko. 

Bide beretik, online denda zabaldu berri du kultur taldeak iragan neguan kaleratutako material berria saltzeko helburuarekin. Hemen klik eginez aurkituko duzu informaizo gehiago.