Urriaren 7an ospatuko du Sorginlarrenek 7 urteetako ibilbidea lagun artean

29.09.2023

Urriaren 7a aukeratu dugu Sorginlarren elkarteko kideok taldearen 7 urteko ibilbideak eman dituen guztiak ospatzeko, egun osoko egitarauarekin Laudion.

Urte hauetan saretutako bidelagun desberdinekin eta beste hainbat bidelagun berrirekin batera ospatuko da urteurreneko ekintza zentrala, arratsaldeko 17:00etatik 18:00ak bitarte sorpresaz beterik egongo den kalejira batekin.

Eguneko egitaraua

Goizaldean, buruhandiak sortzeko tailerra egongo da. Haur eta helduen artean burutu beharreko tailerra da, erabiliko diren zenbait materialengatik. 11:30etatik 13:00ak bitarte luzatuko da tailerra eta parte hartzen dutenek, arratsaldeko kalejiran sortutako buruhandiarekin parte hartzeko aukera izango dute, norberak egindakoa etxera eramateaz gain. Izena emateko idatzi mezu bat sorginlarren@gmail.com helbidera urriaren 5a baino lehen, plaza mugatuak izango baitira tailerrean.

Tailerreko plazak mugatuak izango dira eta parte hartzeko izen ematea beharrezkoa izango da sorginlarren@gmail.com helbide elektronikoan.Eguerdian, 14:30etan, herri bazkaria egongo da enparantzan. Entsalada, makarroiak eta bizkotxoa ura eta ogiarekin lagunduak 5tan. Parte hartzeko, mezu bat bidali beharko da sorginlarren@gmail.com helbidera eta izena emateko azken eguna osteguna izango da.

Arratsaldeko 17:00etan ordea eguneko ekimen zentrala hasiko da: kalejira. Laudioko kaleak zeharkatuko dituzte hamaika txotxongilo, buruhandi, zangaluze, karrotxok eta buruhandik arratsaldeko 19:00ak bitarte herriko kaleak kolorez, dantzaz, musikaz eta bizipozaz betez.

Gonbidatutako taldeak:

  • KIETB erraldoiak Bermeotik
  • Etxanoko erraldoiak
  • Arai konpartsa Gasteiztik
  • Goloka antzerki taldea Bilbotik
  • Galtzagorri kultur taldea Laudiotik
  • Sorginlarren Laudiotik
  • ...sorpreza gehiago egongo dira!