Irriz eta kolorez bete ziren herri aratusteak

26.03.2020

Iragan otsailaren 21 eta 22 egunen bitartean izan zuten leku Laudioko herri aratusteak

Ostiralean ekin zioten ospakizunari kalejira mitologikoa eginez, Lamuzako parketik abiatuta eta herriko plazaraino lagun mordoa batu ziren izaki mitologikoekin batera jolasteko. 

Larunbatean berriz, goizetik hartu zituzten ospakizunek herriko plaza, izan ere, tokiko ekoizleen azoka, sukaldaritza tailerra, haurren gunea eta Kirikino irratia izan ziren hizpide. 

Arratsaldean berriz, Sorginlarreneko kideek beste hamaika herritarren antzera, aratusteetako desfilean parte hartu zuten, kalejira erraldoi eta koloretsuan. Egitaraua ixteko, herri afaria egin zuten Basalarrinan, hamaika lagun batu ziren. 

Antolakuntzatik positiboki baloratu dituzte ekimen ezberdinak eta jendearen parte hartzea areagotu dela azaldu dute. Gainera, helburuak nahiko ondo bete direla azpimarratu dute, herri aratusteak eginda, mitologiak plazan bere lekutxoa egiten dabilelako.