Sorginlarrenen albisteak

Zozketa antolatu du Sorginlarrenek datorren abuztuaren 16rako. Hiru sari nagusi zozketatuko dira: bi lagunentzako afaria Iluntze tabernan, Laudioko ekoizleen produktuekin osatutako saski ekologikoa eta Sorginlarrenen material sorta.

Otsailaren 8an, arratsaldeko 17:30etan argazki baten bidez aurkeztuko du Sorginlarrenek 2020ko "herri aratuste" ekimenaren inguruko xehetasunak. Zitak, Lamuza parkeko kasinoaren aurrean izango du leku. Antolakuntzatik aurkezpenean eta otsailaren 21 eta 22ko ekimenetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Sorginlarren taldeak Laudioko herri aratusteen hirugarren edizioa antolatzeari ekin berri dion honetan, ekintzak parte hartzaileak izan daitezen, herritarrei laguntza eskatzera jo du. Horretarako, antolatuko dituen ekintzen zirriborro bat luzatuko die parte harzteko interesa duen orori eta hauek zertan eta nola parte hartu erabakiko dute.

Umeentzako jolasak, herri afaria eta Ilargiak taldearen kontzertu akustikoa bilakatuko dira Sorginlarren eguneko protagonista nagusi

Ostiralero 19:00etan erraldoiak dantzatzen ikasteko dantza klaseak eskainiko ditugu Laudioko kultur etxean. Edonor etor daiteke, klase irekiak dira